- 60ko hamarkada. Lorin Maazelen moduko maisu bikainak aritu ziren Iruñeko Orfeoiaren zuzendari.
- XX. mendea. Orfeoia erreferentzia-abesbatza bihurtu zen mundu sinfonikoan.
- 2008. Entzunareto Nazionala: Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia, beti Iruñeko Orfeoiaren errepertorioan izan dena.
- 2009. La Fura dels Bausekin batera ikuskizun proiektu bati ekin zitzaion: Carl Orffen Carmina Burana.
- Valéry Gergiev zuzendari zuela, Orfeoiak Iruñean Mahlerren Zortzigarren Sinfonia estreinatu zuen San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko orkestrarekin batera.
- 1865. Gizonezko ahotsek osatuta jaio zen abesbatza.
- 1891. Remigio Mugicak zuzendaritza bere gain hartu zuen. Bidaiez eta aukera berriez beteriko unibertso bat ireki zen.
- 1903. "Andereñoen Abesbatzaren" ahotsak gehitu zitzaizkion. Andereñoen ahotsek errepertorioa aberastu zuten, ohartu gabe aitzindari izan ziren.
- 1927. Orfeoiak Madrilera bidaia egin zuen. Fernández Arbosen Madrilgo Sinfonikoarekin batera aritu zen. Bertan kantatu zuten lehenengo aldiz Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia.
- Madrilgo kritikak Orfeoia goraipatu zuen. Handik gutxira, Maurice Ravel bera izan zen abesbatzaren zuzendari. Orfeoia bere sorterriko enbaxadore bilakatu zen.