Iruñeko Orfeoia, 1865az geroztik

Gazte Korua

Hamazazpi eta hogeita hiru urte arteko gazteek osatzen dute Gazteen Korua.

Kontzertu-denboraldia du, eta Nafarroan zein Nafarroatik kanpo egiten ditu emanaldiak, hala nola Logroñoko Orfeoiaren 40. urteurrenaren ospakizunean eta Bidasoako VIII. Koru Jaialdian (Irun).

Iruñeko Orfeoira adinagatik sartu aurreko urratsa da Gazteen Korua, eta nortasun propioa du. Koru-errepertorioko edo errepertorio koral-sinfonikoko lan tradizionalez gain, gazte-tankerako lanak interpretatu ohi ditu, popean, rockean eta folklorean sartu-irtenak eginez.

Gazteen Koruak, esaterako, Moreno Torrobaren Luisa Fernanda zarzuela interpretatu du, Gayarre antzokian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera. Sarritan, Sinfonietta Academicarekin batera jardun du, Mozart, Beethoven, Buxtehude, Pergolesi, Vivaldiren lanak interpretatuz, baita Lorenzo Ondarra musikagile nafarrarenak ere.

Iruñeko Orfeoiarekin ere aritu da, hala nola Fauréren Requiem, Verdiren Requiem, Beethovenen Missa Solemnis lanetan, baita Iruñeko Orfeoiak La Fura dels Baus taldearekin konpartitzen duen Carl Orff Carmina Burana ikuskizunean ere. Bere kideetako batzuk Iruñeko Orfeoiarekin eta New York Philharmonic Orkestrarekin aritu dira New Yorkeko Lincoln Center auditorioan, Rafael Frühbeck de Burgosen zuzendaritzapean, edo Londreseko BBC Proms Jaialdian, Royal Albert Hallen, erakundearen 150. urteurrenean.

"Rock & Choir" kontzertua eskaini dute Zentral Café aretoan, El Desván rock-talde nafarrarekin konpartitu zituela agertokia eta estilo-nahasketa.

Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022 Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022
Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022 Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022
Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022 Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022
Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022 Apertura de curso UPNA. Septiembre 2022
Red Coral de Centros Educativos. Junio de 2022 Red Coral de Centros Educativos. Junio de 2022
Aplausos Dorados. Casa de Misericordia. Aplausos Dorados. Casa de Misericordia.