Iruñeko Orfeoia, 1865az geroztik

Zuzendaria

Igor Ijurra Fernández da Iruñeko Orfeoiko zuzendaria, 2005eko urriaz geroztik.

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Nagusiko Kantu, Solfeo, Musikaren Teoria eta Transposizio eta Akonpainamenduko tituluak ditu, eta Euskadiko Musika Eskola Nagusiko (Musikeneko) Koru-zuzendaritzako goi titulua.

Koru-zuzendaritzari buruzko hainbat ikastarotan parte hartu du, Zuzendari Gazteentzako Europako Akademian (Gasteiz) eta Markttoberdorfen (Alemania), esate baterako, Laszlo Heltay, Johann Duyck, Juanjo Mena, Gary Graden Philip Ledger, Peter Erdey, Javi Busto, Werner Fpaff eta Volker Hempling irakasleekin, besteak  beste. Ijurra Orkestra Zuzendaritzan ere trebatu da. Antzinako musikan, musika garaikidean eta errepertorio sinfoniko koralean espezializatutako zenbait korutan parte hartu du.

Prestakuntza handia eta eskarmentu zabala ditu, eta uztartzen jakin du zuzendaritza-lana eta kantu-irakaskuntza;  gainera, epaimahaikidea izan da  hainbat konposizio- eta koru-lehiaketatan (Venezuelako D’Canto Jaialdia, Ejea de los Caballeros, Zumarragako Antigua, Artikako A capella lehiaketa…)

Etxarri-Aranatzeko Abesbatzako zuzendaria izan da (1992-2002), baita bertako Musika Eskolako kantu-irakaslea eta Eskolaniako zuzendaria ere. Iruñeko Ahots Grabeen Abesbatza ere zuzendu du (2003-2007).

Igor Ijurrak lan ugari ekarri dizkio Orfeoiko errepertorioari, besteak beste La Vida Breve (Manuel de Falla), Meza Re maiorrean (A. Dvorák), Rosamunda (Franz Schubert), Meza Do maiorrean (L. van Beethoven), Alto Rapsodie eta Begräbnisgesang (J. Brahms), Die ernste Walpurgisnacht eta 42. Salmoa (Felix Mendelssohn), La Bohème (Puccini) eta Figaroren ezteiak (Mozart), Ivan izugarria (Prokofiev) eta Styx (Gija Kantschelli).

Bertakoa izanik, Nafarroarekiko konpromisoa ere erakutsi du, Lorenzo Ondarra edo Miguel de Zulategui egileen lanak estreinatu baititu Orfeoiak, besteak beste.

 

ZUZENDARIORDEA

MARI PAZ ARIZKUN

Principe de Viana Abesbatzan ekin zion bere ibilbide koralari. Sei urte eman zituen bertan. Aldi berean, musika maite zuen gazte talde batekin Ilunaldi Ganbara Abesbatza sortu zuen. Talde honekin sari garrantzitsuak eta publikoaren esker ona lortu zituen. Halaber, Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan abesteko hautatua izan zen, David Guindanoren zuzendaritzapean aritu zelarik.


1993. urtetik aurrera, lau urtez jarraian, Jose Luis Ochoa de Olzak zuzentzen zuen Nafarroako Unibertsitateko Musika Gelan aritu zen. Aurrerago, 1999an, Pedro Ruiz Huicik zuzentzen zuen Sine Nomine Musika Tailerreko kide izan zen. Talde honekin hainbat sari eskuratu zituen. Besteak beste, urrezko bi domina Rodaseko (Grezia) Nazioarteko Hirugarren Lehiaketan eta 2002. urtean, Zumarragan, Nazioarteko Kantu Koraleko Polifonia Sari Nagusia. Gainera, talde honekin, CD bat grabatu zuen Zaragozako Auditorioan. 2009. urteaz geroztik, hainbat proiektutan laguntzen du Nafarroako Ganbarako Operan.


Lau urtez eskolak jaso zituen Euskal Herriko Federazioak antolatutako zuzendaritza koraleko ikastaroetan. Beste zenbaiten artean irakasle izan zituen, Juanjo Mena, David Azurza, Johan Duick eta Aitor Saez de Cortázar. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatu dituen hainbat Tailer eta Ikastaro batzuetan ere parte hartu du.

 

Gerora, ONCE erakundean, minusbaliatu sentsorialez soilik osatutako Media Luna Abesbatza sortu eta zuzendu zuen, lau urtez. Berriozarko Elkar Abesbatza ere zuzendu zuen bi aldiz: 1998tik 2000ra eta 2005etik 2008ra.

 

Egun, Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatzaren zuzendaria da, 2010ean abesbatza sortu zen une beretik.

 

Igor Ijurra Igor Ijurra
Primaveras Musicales Pejinas, mayo 2022 Primaveras Musicales Pejinas, mayo 2022
Mari Paz Arizkun Mari Paz Arizkun
Mari Paz Arizkun se dirige a los concursantes de la final de la  I Edición de Coros de Empresa,  mayo 2022 Mari Paz Arizkun se dirige a los concursantes de la final de la I Edición de Coros de Empresa, mayo 2022